Serigrafia erabilera
askoko inprimaketa-sistema da; lauak edo kurbatuak
izan daitezkeen gainazal ugaritan inprimatzea
ahalbidetzen du, baita zeramika, metala, beira,
papera, oihala edo plastikoa bezalako euskarri
anitzetan ere. Balioaniztasun hau dela eta,
berrogeita hamar sektore industrial baino
gehiagotan erabiltzen den inprimaketa-sistema
da.
Bi ataletan bana daiteke, estanpatu behar
den objektuaren gainazalaren arabera.
Serigrafia Laua: Gainazal
lauetarako. Material ugari barne hartzen ditu,
paper eta kartoitik hasi eta plastiko zein
poliprolipenoraino.
Serigrafia Zirkularra:
Sistema honek material zilindriko edo obal
lauetan inprimatzea ahalbidetzen digu; hauek
forma ezberdinetakoak eta tinta, efektu zein
material anizetakoak izan daitezkeelarik.
Gure enpresak bezero ezberdinekin lan egiten
du atal honetan eta aplikazio ugarirekin:
botileria, lerro zuria, automozioa...
|